XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

c) Zabalik diren kooperatiba elkarteen kasuan (erantzukizun mugatua dutenak), beraien araupena sozietate anonimo edo mugatuen antzekoa izan daiteke, duten korporazio-izaera kontuan hartzen badugu.

Alderantziz, Espainiako doktrinan behin eta berriz azpimarratu da, sozietate kooperatiboen kasuan berjabetasunaren oinarri-irizpidea derrigorrez gordetzeak, kanpoko sozietate baten pean zenbait aginpideak jartzea larriki oztopatzen duela.

Oro har, geure inguruko kooperatiba-taldeen araupena argitzeak honako hau eskatzen du: Bai kooperatiben legerian, eta bai legeria orokorrean ere, talde horizontalen araupena bideratu, sendotu eta argitzea. (Horretarako, Europako legerian aurreratzen doan araupena oinarri funtsezkoa izan beharko litzateke).

7.16. PERTSONA-SOZIETATEAK TALDEKO SOZIETATE NAGUSI GISA

Kapitulu honetan sozietate pertsonalisten rola enpresa-taldeetan aztertu behar badugu, horrelako sozietate-motak menperaturiko sozietate gisa jokatu behar duten, rola aztertu dugu batez ere.

Hala ere, sozietate pertsonalisten betekizuna, garrantzitsua da sozietate nagusiei legezko itxura emateko orduan ere.

Adibidez, holding delako egituretan, egia da sozietate nagusia open company (sozietate irekia) izateko joera nabaria dagoela gehienetan.

Hala ere, zabaltasun honen arrazoiak nabariak dira: taldearentzat finantza-baliabideak eskuratzeko orduan, sozietate nagusia da, gehienetan, kapital-merkatura heltzeko erabiltzen den egitura eta, horretarako, sozietate anonimoak (akziokakoak edo irekiak) dira egitura egokiak.

Hala ere, batzuetan, taldea kontrolpean duten jabeek ez dute jabetza arriskatu nahi eta, honen ondorioz, legezko itxura itxiagoa aukeratzen dute sozietate nagusia bideratzeko. 422. Adibidez, Italiako enpresa-taldeei buruz, hauxe diosku .

Esan dugunez, talde horizontalen kasuan, sozietate nagusia sozietate zibila izan ohi da. Hala ere, oro har, ondokoa hartu behar da kontuan:

a) Alde batetik, sozietate horren legezko araupena baino gehiago, bere eskuetan uzten diren aginpideak dira garrantzitsuak.